MARULLA
M. Valerio Martzial

Epigramak
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela 1985
armiarma.eus, 2018

 

Marullak, gizon baten zakila hartzen duen

bakoitzean tamaina eta pisua

Neurtzen dio, zenbat zentimetro eta

zenbat gramo dituen esanaz.

Eta gero, iharduna amaitu eta zakila

soka ahul baten antzera utzi duenean,

Marullak, zenbat tipitu den

kalkulatzen du. Ai ene, hori ez da

Esku bat, hori balantza bat da!

 

MARULLA
M. Valerio Martzial

Epigramak
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela 1985
armiarma.eus, 2018