HOSTAZURIAK
Marilar Aleixandre

luis
Abecedario de árbores, 2003
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Bealtain egunean jaio nintzen

Walpurgis gauaren ostean

eta nahiz eta inork ez eutsi

nire sehaskaren gainean

hari gorri batekin lotua

zegoen gurbe adarrari

eta nahiz eta ez dudan zeltetan sinesten

gurbeak ni hautatu ninduen

aiztorik gabe

bere zurtoina erauzteko

bere fruitu gorriei abesteko

bost puntako izarrekin inskribatutako

itsas-trikua bezala

 

maiatzeko egun batean jaio nintzen

Haymarket gogorarazten den horretan

azpikogonetan ezkutatuta

banderako gorriak babesten gintuen

ontzi hartan

gurbe adarrak baino zerbait gehiago behar genuen

ekaitzak uxatzeko

 

lastima

gure usadioei

hildakoak erromesaldira ez batzeko

hilobietan gurbe adarrak iltzatzeari

behi buztanei ernamuinak lotzeari

sorginak erretzeko

sutzarrean elorri mordoa pilatzeari

uko egin izana

 

HOSTAZURIAK
Marilar Aleixandre

luis
Abecedario de árbores, 2003
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015