PORROT DOMESTIKOAK gogorra behar du izan aingirei burua moztea norberaren atzamarrak moztu gabe gorputza bihurritzea, bisiguaren ezkatek estali ez zintzaten oheko izaren soka-lasterrei ihes egitea
gau itsuetan uretan ikaragarri hazten ziren garbantzu aleen aurka burutzen zenituen gudak zeregin hutsala dilistak arroz aleetatik banatzea a ze inpotentzia esne egosiak gainez egitean geldiezin
zartaginen zaratotsak ez zizun musika entzuten uzten zure frantses eta alemanaren ezagutzak alferrikakoak ziren sutegiko koipeen aurka eta hoditeriak umeak bezala oihukatzen zuen kalatxoriak eta patatak kazola hondoan itsasten zirenean
zergatik zaude argazkietan irribarrez ama?
PORROT DOMESTIKOAK |