OILANDA (KANTUTXOA) Aski da, dio oilandak ez dago arrautzarik, pikutara jornala sortzetik nauka loturik.
Badatorkit erruteko gogorik estutuko ditut barrenak ez du izango ene arrautzarik bere erara nahi nauenak.
Aski da, dio oilandak gora gora iraultza.
Gari ale baten trukean hegan egiteko nekean, baina amaitu da jolasa bizitzaz nahi dut goza! Penarik ez biharko egunak, ze libratuz gero bideak, ez dut izanen oztoporik auzoan topatzeko lagunik.
Eta enekin etzanen diren oilarrak izanen dira oso eta suharrak, akiturik naukate harroek, zerbait badakite izarrek. Gera bedi betiko garbi, ez naizela inoiz izan arbi, eta ez datorkit, egiten hasita, barrenak ere daude ikasita.
Aski da, dio oilandak gora gora iraultza.
OILANDA (KANTUTXOA) |