VERGES 2007
Lluis Llach

Verges 2007
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Ongi egoten da, elkarrekin, Vergesen

sentimenduzko oihal-zeruan, urteak eta aireak.

 

Ongi egoten da elkarrekin ahal dugulako

osatu amodiozko agurraren erritoa.

Erraza da, nik ahal badut, zuk nahi baduzu.

 

Ongi egoten da, elkarrekin, Vergesen,

argi-izarrak pizten utzi didazu zure begietan,

hau besterik ez da eman diezazukedana,

hau guztiau da orain daramadana,

hain erraz, zuk nahi baduzu, nik nahi dut.

 

Eta hain da handia, handia eta magikoa,

biok kantua igoarazi eta biharko egun baten

ametseraino hegan hasten denean

orain elkarrekin ezin dugu imajinatu besterik

baina jakinik heltzen direnak biziko dituztela.

 

Ongi egoten da, elkarrekin, Vergesen,

kantuekin eta oroitzapenekin bidea egiten ari garela

agurra gero eta hurbilago dakarkigula

hor utzi du idatzia bihotzean

zorte on, izan dezagula zortea.

 

Ongi egoten da, elkarrekin, Vergesen...

 

VERGES 2007
Lluis Llach

Verges 2007
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017