BELTZA MINTZO DA IBAIEZ
Langston Hughes

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017

 

Ezagutu ditut ibaiak:

Ezagutu ditut ibaiak mundua bezain zaharrak

            eta giza zainetako giza odolaren jarioa

            baino zaharragoak.

 

Ibaiak bezain sakon bihurtu zait arima.

 

Bainatu naiz Eufratesen egunsentiak gazte zirenean.

Eraiki dut nire aterpea Kongo ertzean eta loa kulunkatu zidan.

Ikusi dut Nilo eta haren gainean eraiki piramideak.

Entzun dut Mississippiaren kantua Abe Lincoln

            New Orleansera jaitsi zenean, eta ikusi dut

            bere bular lohitsua urre bilakatzen ilunsentiz.

 

Ezagutu ditut ibaiak:

antzinako ibai ilunak.

 

Ibaiak bezain sakon bihurtu zait arima. 

 

BELTZA MINTZO DA IBAIEZ
Langston Hughes

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017