HODEIAK
Mikhail Lermontov

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Hezurrezko xirulak, Elkar, 1991
armiarma.eus, 2016

 

Zeruko hodeiak, bidazti eternoak!

Estepa urdinean harribitxi kateak,

Korrika zoazte, ni bezala, ifarralde maitatutik

Herbesteratuak, hegoalde hurrinerantza.

 

Zerk zaituzte oldartzen? Fatuaren erabakiak?

Enbidia ezkuturen batek? Gaiztakeria ezagunen batek?

Edo krimen bat duzue ordaintzeko?

Edo giza jendearen laido zikinen batengatik zoazte?

 

Ez, garitza antzuez asperturik.

Arrotzak zaizkizue grinak eta minak,

Beti libre, beti izoztuak,

Ez duzue aberririk, ez duzue herbesterik.

 

HODEIAK
Mikhail Lermontov

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Hezurrezko xirulak, Elkar, 1991
armiarma.eus, 2016