Mikhail Lermontov
Hotsizki-2, 1985
armiarma.eus, 2016

 

Daitekeena da bihar hiltzea,

eta lurrean ez da inor geratuko

erabat ulertu nauenik.

Batzuek, naizena baino hobetzat

Joko naute eta

beste batzuek okerragotzat.

Batzuek jatorra nintzela

esango dute, eta beste batzuek,

zerria nintzela, zirtzilua.

Baina bi eritziak

era berberean egongo dira

tronpatuta.

 

Mikhail Lermontov
Hotsizki-2, 1985
armiarma.eus, 2016