Inge Müller. Aurkezpena
Elena Martinez Rubio

armiarma.eus, 2017

 

      Inge Müller 1925ean jaio zen Berlinen jaio eta 1966an hil Ekialdeko eremuan, Berlin zatikatuan. 1945ean, II. Mundu Gerra amai­tzen ari zelarik, soldatu eraman zuten frontera, Luftwaffe Alemaniako Aire-Armadaren laguntzaile gisa. Bonbardaketa batean, etxe baten azpian geratu zen harrapaturik. Hiru egun eman zituen hondakinen artean, kaleko txakur batekin. Beste bonbardaketa batean gurasoak galdu zituen. Haiek lurperatzeko laguntza bila ari zen bitartean, amaren gorpuari hatzamarra ebaki eta eraztuna kendu zioten.

      Gerraostean langile, idazkari, kazetari... ibili zen Inge Müller. Berrogeita hamarreko hamarkadan, berriz, Heiner Müller antzerkigile eta bikotekideari gidoi-lanetan lagundu zion. Olerkiak eta haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen. Bere buruaz beste egin zuen 1966an. Gerrako bonbardaketez eta garai hartako giroaz poemak idatzi dituen bakanetakoa da.

 

Inge Müller. Aurkezpena
Elena Martinez Rubio

armiarma.eus, 2017