HAIZEA ITZULI DAInge Müller euskaratzailea: Elena Martinez Rubio armiarma.eus, 2017
Basoa ez da sekula
Orain bezain urria izan.
Dei egin du kukuak. Urtebete dela
Entzun ez nuen deia.
Betidanik hor egondako bidea
Neure-neurea zena
Estutzen ari da
Basoan barnerago narama.