UDA 45
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017

 

Zekale-soroetako muxuak, uztaileko gauak bezain

Goriak eta azkarrak. Oroimenik ez dagoeneko.

Ahanztura mitxoleta gorrien artean.

Harri bat zerua.

Biraka dabil haize fin ezabatu zalea. Bihar

Sega akastuaz erdibituko ditu nekazariak

Uzta eta lastoa.

 

UDA 45
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017