ETXERAKO BIDEA 45
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017

 

Ezustean bizirik irten

Eta ohiko bidean nabil

Hiriaren alde batetik bestera

Gorroto dudan uniformetik libre

Lapurtu ditudan jantzietan ezkutatua

Tente, beldurra areagotzen denean

Narrasean, aurpegirik gabeko hilotzen artean

Hiri eroria niri dago begira

Ni berriz beste aldera. Bost haur nire ondoan

Billete-mordo batzuengatik borrokan:

Jendea banketxea husten ari da.

Sekula aurreztea lortu ez zutenak

Aurrezki-kutxaz jabe egin dira

Hotzaren kontra jantzi hitsak

Paper inprimatuez bete nahian.

 

Ogiaren ametsak motelak akuilatu ditu

Eta ausart bilakatu izuak gorturikoak

Atsedenik ez garaileentzat.

Eskuak askatu dituzte garaituek:

Nor da ordaina? Nork jarriko prezioa?

Geuk agian?

Ezustean bizirik irten

Eta etxerako bidean noa

Hiriko bazter batetik bestera.

 

ETXERAKO BIDEA 45
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017