FALLADA 45
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017

 

Bazihoan zaldi bat gurditik tiraka

Leher egindako kaleetan barrena

Zaldi gainean gidaria hilda

Gurdia berriz su eta gar

Zaldia hasi zen lasterka

Jendea berriz oihuka:

Hara! Zaldi bat, harrapa ezak zaldia!

 

Sotoko zulotik irten dira narrasean

Aizkora eta labana eskuan

Oraindik ez dira amaitu tiroketak

Eta kearen erdian erori da zaldia

Hona zaldia! Gogor eman!

Gosez sartu zioten labana sabelean

Eta oraino bizi zen zaldia.

 

Janagatik ahaztu behar haren garrasiak

Akabo akabo da-eta.

Azken granadak beste hiru lagun akatu zituen

Zaldiaren erdia

Biren artean eraman zuten etxera

Baina han ez zen etxerik.

 

Orduan norbaitek eman zuen berria:

Amaitu da gerra.

 

* Fallada: Grimm anaiek jaso zuten herri-ipuin bateko zaldi magiko baten izena da. Lepoa moztu diote eta burua ate ondoan eskegi; halere, oraindik da hitz egiteko gauza.

 

FALLADA 45
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017