EPITAFIOA
Idea Vilariņo

1964
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Ez erabili hitz gehiegirik

ez eman

garrantzi gehiegirik.

Kontua da bukatu egin zela

hori baino ez zen izan.

Ni bukatu nintzen?

Indarra

grina zintzoa eta gogoak

jarraitzeko

gogo arruntak.

Hori baino ez zen izan.

 

EPITAFIOA
Idea Vilariņo

1964
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018