IRLA
Idea Vilariņo

1970eko abuztua
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Jorge Salerno-ri

 

Gorroto eta zabor-zirkulu batek

irla inguratzen du bertan

zugan berriz ere hiltzen ari da gizakia

osorik eta pururik

eta bakarka

eta begiratzen eta uzten eta hiltzen zaitu

bizitza tabur gozoa ihesi doa

bizitza epela lurrak edana.

Gorroto erreka pobre zikin tristeak

inguratzen eta hiltzen uzten zaitu bakarka.

Baina ez

baina zu ez zara hiltzen ari bakarka

zu

besteak hura zu

bakarka hiltzen direnak

amodioz penaz babesturik ari dira

hiltzen gugan betiko.

 

IRLA
Idea Vilariņo

1970eko abuztua
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018