EKIALDETARRAK
Idea Vilariņo

1952
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Toki orotatik etorriak,

odol eta kemen,

euren lurrak salbatzeko,

ekialdetarrak;

mendietatik datoz,

lantza eta ezpata,

belar artean dira sortzen,

ekialdetarrak.

 

Ateratzen dira herrixketatik,

basotik dira ateratzen,

izkina orotan, zain,

ekialdetarrak.

 

Atzean utzi baitzituzten bizitzak,

lagun eta ondasunak,

maiteago dutelako

falta duten askatasuna,

besteena baita lurra

eta askatasuna ere, besteena,

herriek beti asmatzen baitituzte

nola hautsi kateak.

 

Hamar ziren, hogei ziren,

berrogeita hamar ziren,

mila ziren, milaka ziren,

jadanik ez dago zenbatzerik.

 

Matxino eta ausart

badoaz joan,

zerik maiteenak

atzean utzita.

 

Oro txikitzen duen haizearen gisa

txikitzen.

Oro garbitzen duen uraren gisa

garbitzen.

 

Atzean utzi baitzituzten bizitzak...

 

EKIALDETARRAK
Idea Vilariņo

1952
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018