HORI
Idea Vilariņo

1987/03/27
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Ene nekea

ene larritasuna

ene alaitasuna

ene izu-ikara

ene apaltasuna

ene gau oro

mila bederatziehun eta hogeita hamar

urtearen ene nostalgia

ene zentzua

ene errebeldia.

 

Ene destaina

ene ankerkeria eta ene atsekabea

ene utzikeria

ene negarra

ene agonia

ene uka ezinezko herentzia mingarria

ene oinazea

hitz batean

ene bizitza xumea.

 

Zer esan dezaket nik

jadanik

esana ez dudanik

zer idatz dezaket nik

idatzia ez dudanik

zer esan dezake inork

lehendik

esana kantatua idatzia

izan ez denik.

Isildu.

Isil nadin.

 

HORI
Idea Vilariņo

1987/03/27
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018