Baldin eta denborarik balego...
Idea Vilariņo

1943
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Baldin eta denborarik balego, denbora

itsaso bat izan liteke eta egunak, uhinak.

Baldin eta jainkorik balego, baldin eta balego,

jainkoa itsaso bat izan liteke

eta bere imintzioak, uhinak.

Baldin eta balego, baldin eta ahalko banu,

oraindik negar egin ahalko banu,

negar eginen nuke denboraz,

jainkoaz eta beste hainbeste hildakoz.

 

Baldin eta denborarik balego...
Idea Vilariņo

1943
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018