BANDERA ZURIA
Hoda Ablan

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2017

 

Oraintxe bakarrik erabaki dut bandera zuria jasotzea

eta haize-erroten aurka borrokatzeari uztea.

Oihal zati bat altxatuko dut

baina ez da nahikoa izango nire bihotzaren porrota adierazteko.

Biziartean zuri izan den oro jasoko dut:

jasoko ditut orri bat,

bi malko

eta haren hagin zorrotzak.

Eta azkenik, nire hil-jantzia altxatuko dut.

 

BANDERA ZURIA
Hoda Ablan

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2017