EZKON-NEBA ETA ITSASARGIRAKO BIDAIA
Catharina Gripenberg

Svågrarna och resan till fyren
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Gofre denda batean errepide nagusiaren ondoan jaio ziren nire ezkon-nebak.

Lanpas karratu zuri-beltza eta irin hautsen azpian egoten ziren.

Beraien bihotzetan burdinazko galleta moldeek distiratzen zuten

non amodio handi bat sartu ahal zen.

Baina nire ezkon-nebak amodio handiago bat zuten. Anpuluak dariola zegoen izozki baten irudipean egon zitekeen neurea.

 

Nire ezkon-nebek txori migratzaile bat zeraman kaxa bat nahi zuten.

“ Kaxa zabaldu eta maitasuna sartzen baduzu bertan, txoriak bere lumak orrazten eta zenbatzen ditu, ai ez nau maite, ai ez nau maite” azaldu zuten.

 

Nire ezkon-neba nire ahizparekin maitemintzen zen bakoitzean

haize garbia hartzera atera behar izaten zuten.

“Hartu autobusa farorantz”, agindu zuten nire gurasoek.

Oinez egin genuen azken zatia, nahiz eta txikiak izan eta ez egon maiteminduta. Nola jesartzen ginen ezkaratzean tapauka oraindik soinean eta ilea irla haizetsuetako belarra bezala genuela. Kanpoan gertatzen zena interesatzen zitzaigun. Ardo ozpinduak gure bihotzak bete zituen arte.

 

Argia harri eta ontzien oskoletan isurtzen zen

ezkon-neben uniforme zurian. Ezkon-neba bat itsas ertzean mantendu zen, bere bularrean erretzen zen koadrodun irudia hoztu zen. Ezkon-neba bat itsasargira igo zen. Ezkon-neba bat urertzetik begira gelditu zen. Nire oin bat tantaka hasi zen baina ezkon-neba batek lehortu zidan bere mahukarekin. Harri borobil bat jarri nion ezkon-neba bati ahoan negarrez ari baitzen masailezurretik. Ezkon-neba batek bestea jarri zuen urertzean. Bere besoak eta belarra gora eta behera astindu zituen. Nire arrebak haizeorratz bat margotu zuen bere eskuekin.

 

+++

 

Nire nebak ahizpak eta nik ihes egin genuen Argi kono batzuk errepide ertzera erortzen

Nire intziri eta puntuzko lepokoa kotxeko leihatilatik desagertu ziren harizko bola bat deskiribilduz Zubira iristean azken hari xingolak ihes egin zuen nire eskuetatik

Nire eskuak deskiribildu egiten du baina nire ahizparenak korapiloa egin

Olatuak nire nebaren bakeroetan itsasten dira Nire ahizparen ilea itsasoan dabil hegan Zerua haizean orroka Korrika zatoz bidetik poltsikoan hari mataza duzula Linternarekin argiztatzen duzu zubia Itsasontzi baten distira du zubiak Ontzi bat zure ilean kulunka Artazi-punta gainean gaude non haizeak gure hitzak zabaltzen dituen “Gabon” ahoskatzen dut Aurretik nire nebak bere burua seinalatu eta jaurtitzen du ozeanora itsasoak zubi gainetik ni jaurti aurretik

Nire ahizpa zintzilik dagoen linea altuenaren gainean oreka mantentzen

alde banatan talka egin aurretik

haizeak gure esku ahurrak zabaltzen ditu

txiki eta arrosa astinduz

lemming saguaren agurra baino txikiago

 

EZKON-NEBA ETA ITSASARGIRAKO BIDAIA
Catharina Gripenberg

Svågrarna och resan till fyren
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015