SUGARRAK, HAUSTERREAK, DESMEMORIA
Juan Goytisolo

Ardores, cenizas, desmemoria
Salto de Página, 2012
euskaratzailea: Rikardo Arregi Diaz de Heredia
armiarma.eus, 2017

 

               1

 

Kontenplazioaren sugarra.

Burezur jainko batek zizelkatua,

begitarte eta gorputz-lotura irudikatuak

bizitza baten ildotik.

Bere ahotsaren hoskera su-emailea.

Egizakoa izan ote zen ataka?

Borreroak su metaren aurrean esan zuen bezala,

sutan dagoenak soilik argitzen du.

 

SUGARRAK, HAUSTERREAK, DESMEMORIA
Juan Goytisolo

Ardores, cenizas, desmemoria
Salto de Página, 2012
euskaratzailea: Rikardo Arregi Diaz de Heredia
armiarma.eus, 2017