Espriuren Euskal Herria
sarrera

armiarma.eus, 2013

 

     Salvador Espriuk gutun labur bat idatzi zion Juan San Martini 1966an, honek idazle katalanaren Sinerako liburua euskaratu zuelarik Egan aldizkarian argitaratzeko: “Nere adiskide bikaiña: Ez nekien ezer zure asmo eta egintzei buruz, eta egiazki eskertzen dut. Euskararen goresle bat naiz eta Euskal Herria eta bere jendearen zale gartsu bat. Beraz, pozik ematen dut itzulpena argitaratzeko eskubidea, ohore bereziz atsegintzen bainau”.

     Gure hizkuntzaren eta herriaren hain zalea zen, ezen Espriuren asmo askotariko bat izan baitzen Euskal Herriari poema bilduma bat idaztea. Proiektua ez zuen amaitu eta sei poema baino ez dizkiogu ezagutzen, 1965 eta 1970 urte bitartean idatziak eta País Basc epigrafearen azpian biltzen hasiak; nahiz eta entzuna dugun ineditoren bat ere badela, noizbait argitara ekarriko dutena.

     Aritz Galarragak oraingoz ezagutzen ditugun sei ale horiek euskaratu ditu, Espriuren jaiotzaren mendeurrenean.

 

Espriuren Euskal Herria
sarrera

armiarma.eus, 2013