NERE SORTERRIAN BIZITZEAZ ASPERTUA NAIZ Sorterrian bizitzeaz aspertua naiz, ogi beltzez estali eremuak gogoratzen ditut, han altxatuko dut nere etxola, joango naiz, eskale eta ebasle.
Eta koropilo urrezko eguna segituko dut, aterbe miserable bat xerkatuko dut. Lagunik handienak bere oinetakoetan gorde labanaz mehatxatuko nau.
Udaberriko eguzkiz xingolaturik, bide horaila zelaian barna lasterka dabil, eta izenaz nitan atxikiko dudanak bere etxe ataritik haizatuko nau.
Familiako teilatupera itzuliko naiz, besteen zorionaz kontsolatuko naiz, eta arrastiri berde batez, nere besokiarekin leihoaren aldean urkatuko naiz.
Sahats grisek, sasi ondoan, puntak samurkiro konkortuko dituzte, eta zakur zaunken erdian, garbitu gabe, nere gorputza ehortziko dute.
Ilargi plegatua ibiliko da, ibiliko da arraunak, aintzira gainera erortzen utziz, eta Errusia, lehen bezala biziko da, lezean dantzan, negarrez... Neure buruaz...
NERE SORTERRIAN BIZITZEAZ ASPERTUA NAIZ |