EUZKADI, NIRE MAITASUNA
Gabriel Celaya

Zer, 68 zkia.
1983
euskaratzailea: Sabin Muniategi

 

Itsasoaren alaitasun, pinuen dardarea.

Gardentasuna zabal eta urrunen baietza,

Euzkadi, ene maitea, Euzkadi helbidetua,

ezkutuz betea, gogoa baino haruntzago.

Euzkadi, ez Kastilla harroa eta bakartia,

idorra eta guri ezer ere ez dinoskuen

istoriz betea, Euzkadi ene aberria,

igaratzen dan aizeaz burujabetzen dana

batzuetan irriparka burua atzeratuz

guri deituko baleusku lez, jakin baleki lez,

gu ez garala gaztelar mamu, mozoloak,

baizik euskotar jator, bulartsu eta biziak.

 

EUZKADI, NIRE MAITASUNA
Gabriel Celaya

Zer, 68 zkia.
1983
euskaratzailea: Sabin Muniategi