BIOGRAFIA
Gabriel Celaya

Biografía, 1982
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Ez hartu koilara ezkerrarekin.

Ez ipini ukondoak mahaian.

Ondo tolestu musuzapia.

(Hori, hasteko).

 

Atera ezazu hiru mila eta hirurehun eta hiruren erro karratua.

Non dago Tanganika? Zer urtetan jaio zen Cervantes?

Zero ipiniko dizut konduktan mahaikidearekin hitz egiten baduzu ostera.

(Hori, jarraitzeko).

 

Txukuna iruditzen al zaizu ingeniari batek poemak egitea?

Kultura apaingarri hutsa da, negozioa negozio da.

Neska horrekin jarraitzen baduzu, atea itxiko dizugu.

(Hori, bizitzeko).

 

Ez zaitez eroa izan. Izan zaitez edukatua. Izan zaitez zuzena.

Ez edan. Ez erre. Ez egin eztulik. Ez hartu arnasarik.

Hori, hori, arnasarik ez! Ezezkoa ezetz guztiei.

(Eta etzatera: hiltzeko).

 

BIOGRAFIA
Gabriel Celaya

Biografía, 1982
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016