BAKARREAN EGIN NAHI DUGU NEGAR Kobradorea etorriko da gaur; eta bihar, nork daki? Ez gaude inorentzat. Joko du txirrin-txirrin txirrinak zakar bizi eta oin puntetan ibiliko gara umeak bezala. Txirrin-txirrin, etxea dardaran. —Jainkoa ote? —Ez apuratu. —Ireki behar al dugu? —Ez da ezer gertatzen. Haginak zorrotz ogi gogorrari. Horixe zuzena. Gaur ez gaude inorentzat. Gustura egin nahi dugu negar!
BAKARREAN EGIN NAHI DUGU NEGAR |