KUBAKO IRAULTZARENTZAT
Italo Calvino

1968
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

      Badira hamar urte Kuba iraultzailea alai eta soil ageri dela mundura historian parekorik ez duen setioari aurre eginez, eta bere burujabetza gordetzen duela giza bizikidetza berri baten eraikuntzan.

      Opa diot Kubako Iraultzari bere garapenean bideak aurkitu ditzala herriak gero eta zuzenago har dezan esku boterearen kudeaketan.

      Mundu guztiak espero du sozialismoak sortuko dituela oinarritik datozen zuzendaritza moldeak; nire desiorik biziena da Kubako herriak, bere suhar iraultzailearekin, bide berri bat erakustea gainerako herrei.

 

KUBAKO IRAULTZARENTZAT
Italo Calvino

1968
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015