EZAGUTU NUEN BASOA
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Utzidazue halaxe hiltzen

 

Abarrek giharrak dituzte

muinoak jaiki egiten dira

hodeia katiluan isurtzen da

 

basoan

ondo janda daude basurdeak

patxadan bero

logaletuak

 

soilgune bakoitza

oihal baten gisa

buruan bilduta daramadan

pantailan dago grabatua

 

hilen begi gainean

zabaldutako izarak

munduaren begirada lekutzen du

oihal hedatuan

haren arrastoen atzetik nabil

ezagutu nuen basoan

 

EZAGUTU NUEN BASOA
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017