URRUN
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Gure aita izan zen

baso hau antolatu zuena?

 

Historikoa da

poxpoloa

hazkatzen duen eskua?

 

Emigrantearen sua.

 

Zartagina orekan edukitzeko

makurtuta

ama kozinaketan

zapia buruan

akordura zatozkit

eta berriz deitzen dizut

 

zure ortuko mitxoletek

zipriztintzen dituzte nire hodeiak.

 

URRUN
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017