XX. MENDEKO EKAITZA Tximistak, sega, euria ebakitzen du. Euri xerrendak arropak legez jausten dira —oi agurretako beroki handiak inoiz itzultzen ez ziren beroki tzar haiek!— falta denaren arropak legez jausten dira zeruaren soro hutsetan.
Eta euri honen belarretan loreak ibaien indarrarekin hazten zirenak —oi, txalupariaren poltsikoak joan zirenen gutunez isiltasunez eta agindutako zenbakiz beteak! ibaien indarrarekin hazten zirenak estuarioetan.
Lore oro hasi da esku ahur batean petalo bakoitza sortzez keinu bat eragite bat laztan bat.
Jar ezazu zure lorategia nire masailean zure bost atzamarreko lorategia beste hiri batean nire masailean.
Trumoiz zamaturik zeruan barrena dabil belarrondu-gurdia.
XX. MENDEKO EKAITZA |