AMETSA
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Eskukada bat lurretan

ehortzi ditut nire ama hizkuntzaren

molde guztiak

 

hantxe dautza

inurriek bildutako

pinuorratzak bezala

baliteke egunen batean

beste eskale baten

negar totelak sutzea

orduan bero eta arindu

lo-kantu bat bezala entzungo du

egia gau osoan

 

AMETSA
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017