[KARTERA ZABALTZEN DUDANEAN]
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Karneta erakusteko

zerbait ordaintzeko

edo trenen ordutegia kontsultatzeko

kartera zabaltzen dudanean

begira geratzen natzaizu

 

Lorearen polena

mendiak baino zaharragoa da

Aravis gaztea da

mendia izateko

 

Lorearen obuluek

aletzen jarraituko dute

Aravis, zaharraren zaharrez,

muinoa baino ez denean

 

Lorea karteraren bihotzean

gugan bizi denaren indarrak

bizirik iraungo du mendiaren ondoren ere

 

Eta gure aurpegiak, maitea, argazkiak bezain laburrak.

 

[KARTERA ZABALTZEN DUDANEAN]
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017