FABRIKA
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Hemen

beti da egunsentia

esnatzeko ordua

agindu iraultzailearen ordua

txingar ordua

akaburik gabeko

lan-orduen denbora hila

 

han eraikitzen genuen gaua

sua piztean

haren altzoan etzanda

tapaki bat balitz bezala luzatzen genuen ilunpea

 

gertuan genituen zelaiak

lo zeuden animalien arnasa zen

lurra bezain isilik

sua bezain bero   

 

beroa inoiz itzuliko ez dela

sinestearen mina da hotza

 

hemen

ahaztutako denbora da gaua

egunsenti betierekoa

eta lo hotzean

    pinu errearekin

    txakur baten mihia

    haren hortzen atzetik bezala

 

FABRIKA
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017