|
UMEAK GINENEAN Umeak ginenean zaharrek hogeita hamar urte edo zituzten putzu bat ozeanoa zen heriotza argi eta garbirik ez zegoen
koxkortutakoan zaharrak berrogei urtekoak ziren urmael bat ozeanoa zen eta heriotza berba bat baino ez
ezkondu ginela zaharrak berrogeita hamarrera helduak ziren aintzira bat ozeanoa zen heriotza besteen heriotza zen
orain adineko egia igarri dugu ozeanoa ozeanoa da azkenean baina heriotza, geurea izaten hasi da.
UMEAK GINENEAN |