UTOPIAK
Mario Benedetti

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz-59, 2016
armiarma.eus, 2016

 

Nola sinetsiko dut / esan zuen urliak

mundua utopiarik gabe geratu dela?

 

nola sinetsiko dut

esperantza ahanztura dela

edo plazera tristura

 

nola sinetsiko dut / esan zuen urliak

unibertsoa hondamena dela

hala bada ere

edo heriotza isiltasuna dela

hala bada ere

 

nola sinetsiko dut

zerumuga muga dela

itsasoa inor ez dela

gaua ezer ez dela

 

nola sinetsiko dut / esan zuen urliak

zure gorputza / berendia hori

ez dela ukitzen dudana baino zerbait gehiago

edo zure maitasuna

zuzentzen didazun urrutiko maitasun hori

ez dela zure begien biluzia

zure eskuen geldia

 

nola sinetsiko dut / berendia austral hori

so egiten laztantzen edo

barneratzen dudana baino ez zarela

nola sinetsiko dut / esan zuen urliak

utopiarik ez dela

izan ere / berendia ezti hori

ausarta / betierekoa

izan ere / zeu zara nire utopia

 

UTOPIAK
Mario Benedetti

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz-59, 2016
armiarma.eus, 2016