|
BAINA BANATOR Behin baino gehiagotan egotzia sentitzen naiz eta egotzi nauen erbestera itzultzeko gogoa izaten dut eta orduan iruditzen zait ez naizela inongoa, inorena.
Izango ote da zantzu bat ez dudala lortuko egundo gehiago erbesteratua ez izatea ? Han eta hemen eta edonon beti izango dudala norbait zaintzen eta pentsatzen Hau zertara dator hona? Eta banator ostera agian nekea eta zorabioa partekatzera babesik eza eta grina baita nire arrangura kuota jasotzera ere nire maitasun sari erreflexiboa zinez ez dakit seguru zertara natorren baina banator.
BAINA BANATOR |