Eufrates
Sherko Bekas

euskaratzailea: Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2013

 

Eufrates ibaia maiz datorkit, xuxurlaka,

aldamenean eseri eta eskuarekin

bere bizarraren uhinak laztantzen ditu.

Leun galdetzen dit:

Errezita itzazu poemak niretzat.

Betiko iraungo duten gauzak dira

nire ur jario etengabea

eta pobreak inoiz ahazten ez dituzten

poema horiek.

 

Eufrates
Sherko Bekas

euskaratzailea: Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2013