JAMES JOYCERI ESKER ONEZ
Brendan Behan

Thanks to James Joyce, 1948
euskaratzailea: Paddy Rekalde
armiarma.eus, 2016

 

Hemen St André des Arts kalean,

taberna arabiar batean mozkortuta,

frantses kartsu bati, G.I. ohi batzuei

eta errusiar hordi bati,

zutaz egiten diet berba

idatzi zenuen lan bakoitzari buruz

pernod edanez, zure artea zela eta.

Izan zinen idazleaz harro gaude,

eta esker oneko zugatik lortu dugun calvadosarengatik.

 

Ni zu banintz

eta zu ni bazina

Les Hallesetik etortzen

garrasika, koñakez ondo kargatuta,

tripa ondo beteta, orroka,

poema bat, edo bi, idatziko zenituzke nire alde.

 

JAMES JOYCERI ESKER ONEZ
Brendan Behan

Thanks to James Joyce, 1948
euskaratzailea: Paddy Rekalde
armiarma.eus, 2016