TRIANGELU ZAHARRA Gose larrimin batek jo ninduen, isilean, saguak nire ziegan txirrika ari ziren bitartean... Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.
Eguna argitzean, zaindariaren garrasi zakarrak: Altxa ohetik eta txukundu ezak hire ziega! Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.
Zaindari ahozikina zelatan, eta presoa lotan malkoz betea Sal bere neskalagunarengatik... Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.
Udaberriko arratsalde goxo batean, presoa ametsetan, kaioak hegan espetxeko harresi gainean itzulinguruka... Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.
Iluntzean nire ziegan negarrez ari nintzen bitartean, xuxurlatu egiten zuen haizeak... Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.
Andrazkoen espetxean preso daude hirurogeita hamar emakume, ainendi eurekin egon! Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.
TRIANGELU ZAHARRA |