DEABRUAK HARTUTA
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 56, 2014
armiarma.eus, 2017

 

Eguzkia doluz estali zen. Hura legez,

oi ene Ilargi nirea!, itzalekin estal zaitez;

zaude lo edo su har nahierara; zaude ilun, zaude ixil,

eta Tristuraren osinean amil zaitez eta murgil;

 

horrela zaitut maite! Hala ere, gaur baduzu gogo,

argi-itzaletik sortu izar ostendua lako,

Eromena gailentzen den tokietan ibili harro,

sastakai xarmanta, irten estalkitik! Ondo dago!

 

Piztu begi-ninia zutargien garretan!

Piztu gutizia gaizkileen begietan!

Zuregan dena laket dut, gaizkor edo suhar;

 

zarela  nahi duzuna, gau ilun, goiz nabar;

ene gorputz dardartian ez dago giharrik

Oi, Beltzebu maitea, adoratzen zaitut! oihu ez dagienik.

 

DEABRUAK HARTUTA
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 56, 2014
armiarma.eus, 2017