SANTIAGO ETA PUERTO MONTT ARTEKO
TREN BEREHALAKOAREN PROIEKTUA

Nicanor Parra

Proyecto de tren instantáneo entre Santiago y Puerto Montt, 1985
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Tren berehalakoaren lokomotora

helmugako tokian dago (Puerto Montt)

eta azken bagoia irteera puntuan (Santiago)

 

tren mota honek duen abantaila

bidaiaria berehalakoan

heltzen da Puerto Monttera

azken bagoia Santiagon

hartu duen istant berean

 

segidan egin behar duen gauza bakarra

maletak hartu eta

trenean zehar

lehen bagoiraino joatea da

 

eragiketa hau bururatu ostean

ibilbide osoan

geldirik egon den

tren berehalakotik irteteari

ekin diezaioke bidaiariak

 

Oharra: tren (zuzen) mota honek

joaneko bidaietarako solik balio du.

 

 

SANTIAGO ETA PUERTO MONTT ARTEKO
TREN BEREHALAKOAREN PROIEKTUA

Nicanor Parra

Proyecto de tren instantáneo entre Santiago y Puerto Montt, 1985
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014