GALDEAK ETA ARRAPOSTUAK
Nicanor Parra

Preguntas y respuestas, 1985
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

—zer deritzozu merezi

ote du jainkoa hiltzea

ea mundua konpontzen den?

 

—merezi du noski

 

—merezi ote du bizitza arriskuan

jartzea faltsua izan daitekeen

ideia baten alde?

 

—merezi du noski

 

—nire galdea da merezi

ote duen txangurrua jatea

merezi ote arbasoen

kontra jagiten diren

umeak haztea

 

—begien bistakoa da baietz

ezetz

ez duela merezi

 

—merezi ote duen galdea

merezi disko bat ipintzea

merezi arbola bat irakurtzea

merezi liburu bat landatzea

guztia desegingo bada

ezerk ez badu iraungo

 

—agian ez du merezi

 

—ez egin negar

                      —barrez ari naiz

—ez zaitez jaio

                      —hiltzen ari naiz

 

 

GALDEAK ETA ARRAPOSTUAK
Nicanor Parra

Preguntas y respuestas, 1985
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014