POESIAK AKABATU NINDUEN
Nicanor Parra

La poesía terminó conmigo, 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Ez diotsuet ezeri akabera eman diodanik

ezkur ametsik ez dut horretan

poetizatzeari eutsi nahi nion

baina agortu egin zen inspirazioa.

Poesia zuzen portatu da

neuk izugarri gaizki jokatu dut.

 

Zer etekin jasoko nuke esango banu

neu zuzen portatu naiz

poesiak gaizki jokatu du

erruduna neu naizela jakina denean.

 

Ergela izatearen merezimendua!

 

Poesia zuzen portatu da

neuk izugarri gaizki jokatu dut

poesiak akabatu ninduen.

 

POESIAK AKABATU NINDUEN
Nicanor Parra

La poesía terminó conmigo, 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014