nº 15
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Annie Etxeberri
Maiatz 34, 2000

 

nº 15

Ixiltzen zirelarik maite zaitut urrun bazine bezala zirelakotz,
urrundik entzuten nauzu eta ez zaitu hunkitzen ene bozak.
Badirudi hegaldatu zirela zure begiak,
badirudi zure ahoa hetsi zuela musu batek.

Ene arimaz beterik baitira gauza guziak
gauzetarik jalgitzen zira, ene arimaz beterik.
Ametsezko tximeleta, ene arimaren egite duzu,
eta malenkonia hitzari eite duzu.

Ixiltzen zirelarik maite zaitut, urrun bazine bezala zira,
Badirudi intzirika ari zirela, kurrukatzen ari den tximeleta.
Urrundik entzuten nauzu eta ez zaitu kausitzen ene bozak:
zure ixiltasunarekin ixiltzen utz nezazu.

Zure ixiltasunarekin ere bai zuri mintzatzen utz nezazu
kriseilua bezain argia, eraztuna bezain bakuna.
Gaua bezalakoa zira, ixila eta izarreztatua.
Izarrezkoa da zure ixiltasuna, hain urrun eta bakuna.

Ixiltzen zirelarik maite zaitut urrun bazine bezala zirelakotz.
Urrun eta dohakabea, hila bazine bezala.
Eta enetzat aski dira hitz bat, irriño bat.
Eta pozten naiz ez delakotz segur.

 

nº 15
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Annie Etxeberri
Maiatz 34, 2000