Mendixka baten ondoan jarririk
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998

 

Mendixka baten ondoan jarririk, batzuetan ene buruari diot:
“Oi Lur, egun batez ene bizia itzuliko deat.
Ene gizon bizia lurraren sapaz betea izan duk,
Hilgo naizelarik, pozean izango duk”.

Bainan itsas ertzean etzaten naizelarik,
Etorkizun histu, lili zimurtuetaz, ez zait ideia izpirik heldu.
Itsasoak eternitate perfume basa bat arnasten du
Bere seaska erritmoa erreberrituz betiere.

Konfiantza daukat itsasoan, maite nau.
Enetzat, uhainak leihorra usain oneztatzen duten jasmina lore dira.
Unibertsoaren amodio erraldoia itsas urdinean bildu da,
Denboraldien poesien mirail.

Oi bizi maitea,egun horietarik batez joango naiz.
Eguerdi batean gerta dadien, uda bero batez nahi nuke.
Horrela ulertu dezaket: joaitea ez da bukatzea,
Lur ezagutuan etzanen naiz
Sasoinez aldatuko den bihi ontuaren gisan.

 

Mendixka baten ondoan jarririk
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998