Lurraren usainak
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998

 

Ongarriaren usain epela barrukitik dator,
Belar perde eta lasto nahasien usaina.
Banbu pareten tarteetarik aratsaldeko argi beroa.
Baratzean entsalada lore hori argiak.

Lurra eta ongarriaren usain ongi nahasiak.
Putzuaren zolan bildu iztilaren usaina.
Irrisa landareki alorren usain samin latza.
Bihien zelulak urratzen ari entzuten ditut.

Hain ongi ezagutzen ditut zeru eta haize hori,
Ahurrak arrosa jartzen dituen negu arratsalde hau,
Primadera berri baten sapa bultzatzeko
Jende eta abereak berotzen dituzten mila su izkutuak.

 

Lurraren usainak
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998