Udaberriaren martxa
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998

 

Zeru lurreko alegrantzia handia ez da oraindik hustua
Ibai Gorria ur jauzikariz doa
Lur mokor bakoitza biziaren odolak arrosa egiten;
Biziaren taupadak Ibaia zeruratzen.
Urrats biziak mendiak desbideratzen entzuten ditut,
Ilargia eta izarrak lanotzeraino bizia arnas hartzen entzuten ditut.
Bakarrik noa oinez naza ttikiaren gainean
Lau haize zaluekin ene urrats presatuak bat jartzen ditut
Jendeak beren korrikan baino lasterrago noa,
Eta unibertsoaren ariman nerea topatzen dut.
Edonon udaberriaren odola irakitan.
Beren abaniko arrosekin loreek keinu zeruari...
Ez dakit nora noan...
Bakarrik dakit ortzez mozkorra naizela;
Zeru urdina eskutan hartzen dut, lili garbi floka.
Ene urrats bakoitzaren azpitik egunen iturria jalgitzen.
Itzuli den udaberriarekin Sienako lur kolore arroparen pleguak
Emozioz ikaran dituen ostalersa xaharra
Nora doa bide bazterrean ?
Iraganaz eta geroaz kargatua den palangaren azpian
Nora doa sorbalda makurtua duen neskatxa?
Nora doatzi denboraren urratsak
Mertxikaren lore hostoak beren hatz arinez markatzen dituztenak?
Nora doa orgaren errotarekin egarritua
Itzulika ari den errautsak doratu bihi bizia?
Nora doatzi iguzki beroa eta eta ilargi hotza,
Geroaren bi errota horiek?
Iguzki-IIargi karroan jarririk, ezezagunera noa
Andere Natura bide lagun.
Badakit egun honetan ene poza gainditzen dela
Eta zeru lurrak zorionez lehertzen direla.
Yin eta Yanga ez dira inolaz nekatuak.
Bide bazterrean, loreak freskuraz distiratzen.
Biziaren uzta ez da oraindik akabatua,
Marea itsas ozenean ez da finkatua
Uhainak elkar hizketan
Eta irri erraldoiean lehertzen.


1942

 

Udaberriaren martxa
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998