ESKERTZEN ZAITUT ENE JAINKOA,
BELTZ SORTU NAUZULAKO

Bernard Dadie

Je vous remercie mon Dieu, de m'avoir créé Noir
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2016

 

Eskertzen zaitut ene Jainkoa, Beltz sortu nauzulako,

nigan sortu duzulako

oinaze guztien batura,

Mundua,

ene buru gainean ezarria.

Burua bereizi dut Zentauroarengandik

eta lehen goizaz geroztik atxikitzen dut Mundua.

 

Zirkunstantzietako kolorea da zuria;

Beltza, eguneroko kolorea,

eta lehen gauaz geroztik atxikitzen dut Mundua.

 

Kontent naiz

nire buruaren formaz

Mundua atxiki dezan sortua,

Satisfos naiz

ene sudurraren formaz

Munduaren haizeak oro usnatu behar dituena,

Uros naiz

ene zangoen formaz

Munduaren etapak oro lasterkatzen prest.

 

Eskertzen zaitut ene Jainkoa, Beltz sortu nauzulako,

nigan sortu duzulako

oinaze guztien batura.

Hogeita hamasei ezpatak zulatu dute ene bihotza.

Hogeita hamasei su bizik kiskali dute ene gorputza.

Eta kalbario guzien gainean elurra gorriztatu du ene odolak,

Eta ekialdez ekialde natura gorriztatu du ene odolak.

 

Kontent naiz hala ere

Mundua atxikitzen dudalako,

Kontent ene beso motzez

ene beso luzeez

ene ezpainen lodieraz.

 

Eskertzen zaitut ene Jainkoa, Beltz sortu nauzulako,

Zirkunstantzietako kolorea da zuria;

Beltza, eguneroko kolorea,

Eta denboren haste beretik atxikitzen dut Mundua.

Eta Munduaren gaineko ene irriak, gauean, Eguna sortu du.

 

 

ESKERTZEN ZAITUT ENE JAINKOA,
BELTZ SORTU NAUZULAKO

Bernard Dadie

Je vous remercie mon Dieu, de m'avoir créé Noir
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2016