Nos / Gu
Alfonso R. Castelao

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Ediciones Jucar, 1974

 

Lana bukatu baino lehen, ez iezozue akatsik bila. Gaizki dabilela uste duenak, berak lan begi; guztientzat dago lekua.

— Idi urrikariak!

— Semea Cuba-rako eman zuen, eta iloba Melilla-rako; baina orain zergak pagatzeko dirurik ez du. Etxea ere galduko du.

— Aita San Erreketxok libra begaitza medikuetatik, abokatuetatik eta botika-saltzaileetatik!

Joane gizajoa.

— Pobre hintzela eta behi baten jabe haiz, he?

— Eta zergatik joan nahi duk Herritik? Labean ez dago-a ogirik?

— Nola den astun, eta dakarren kiratsa!

— Oseira-n, Nebra-n eta Sofan-en hil zirenen gatik aitaguretxo bat!

— Gobernuek nahi ukanen balute, sardinak bihurtuko lirake.

— Betlhemeko artzainak ez dituk; zergak pagatzera doazen nekazariak dituk.

Bi adiskide zahar: zergak eta olatak.

— Jainkoak justiziatik libra gaitzan, aita-guretxo bat!

Haziendaren jopuak.

— Gauza bat damu dut nik, ene amari tratu gaiztoa ematen dion bat, neu gizondu baino lehen hil dadila.

Eta haren besoak arbolak ebaki baizik ez dezala egin!...

— Hire alaba neska ederra izanen da, he?

— Ez dautate justiziarik egiten, Jauna!

— Horregatik, aita biziko balitz, ama beste batekin ezkontzerik ez litzaioke gustatuko.

— Jaunek ez dute euria atsegin. Baina patatak bai dituzte atsegin...

— Atzerrian frakaso harturik.

— Erregek zer jaten ote du?

— Bai ote... Ez ote... Axukrea edo...

— Eta ene nebatxoak Herritik atera beharko du ogi-bila?

Herrian sustraiak uzten ditu. Itzuli eginen da.

Maisuak mundua borobila dela esan diauguk. Sinesten duk-a hik?

— Jauntxoak zuen eritasun hura minbizia ez zela jakin behar duk...

Lo egiten dutenean baizik ez dute ametsik egiten.

— Por que no habla castellano, señor Pedro?

— Gallegoz ez zutelako inoiz zergetako paperik eskribatu!

— Ez nuen han hurrutian hil nahi, amatxo...

— Penak itotzeagatik edaten dut; baina arraio hoiek iheritan dakite.

— Galizian ez da ezer eskatzen. Handik joaten da jendea.

— Gartzelan jaten ematen diate; baina gaizkia egin behar duk bertara joateko.

— Gaita jotzeko, gitarra jotzeko baino poz gehiago behar duk.

— Mendiko zoroa.

— Atx, senar maite, zein dotore zoazkidan igandetako soinekoekin!

— Eta haurrak, zer moduz?

— Ene batek, hain argia denez gero, hamabost urterekin ez dik Jainkoagan sinesten.

Begizkoarekin.

Miño-ondoan:

— Eta bestaldekoak Madril-darrak baino atzerritarragoak dire-a?

(Agureak erantzun ziona ez dugu jakin.)

Ez du haurrak dititik esnerik edoskitzen, odola baizik.

— Ez dut joan nahi, maisuak jotzen nauelako, eta eskolari kiratsa dario.

Itsuak karitatetik bizi dira oraindik.

Jauntxoak eskeko-pobretu duelako negar egiten du. Nekazari anaia bat balitz, bihotza janen zion.

Haik gora, erromes, hire gainean baituk herioaren hegaztina.

«Irlandan bezala, haik eta habil»

Egia.

— Gure lurra ez da gurea, haurrak.

Haurrak mantentzeagatik kantatzen duen itsua.

— Eta mundu hau Jainkoak egina de-a?

Zoriona.

 

Nos / Gu
Alfonso R. Castelao

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Ediciones Jucar, 1974