Wolfgang Borchert
sarrera laburra

 

    Wolfgang Borchert aktore eta idazle alemaniarra 1921eko maiatzean jaio zen Hanburgon eta 26 urte zituela hil zen Basilean 1947ko azaroan. Bigarren Mundu Gerran soldadu joan behar izan zuen; zauritua, gibela guztiz kaltetzeraino gaixotua eta kartzelatua ere izan zen, agidanez Goebbels ministroaren parodia egin zuelako kabaret batean. Gerra amaitu zenean, gutxi biziko zela jakinarazi zion medikuak eta bi urtean plazaratu zituen idatzi gogo zituen obrak:

    → Linterna, gaua eta izarrak / 1946 / poemak

    → Atetik kanpora / 1947 / drama

    → Kardabera / 1947 / narrazioak

    → Astearte honetan / 1947 / narrazioak

Azken bilduma honetako Gauez lo egiten dute arratoiek ipuina Borcherten kontakizun ezagunenetakoa da, Mikel Elorzak 2012an euskaratua.

 

Wolfgang Borchert
sarrera laburra